IKASLEAREN HARRERA
- Gero, zuzendariak dagokion tutoreari esango dio. Hipiak ikaslearen informazioa, harreraren ezaugarriak eta ikaslearen kulturari buruzko informazioa emango dio.
- Tutoreak irakasle espezifikoei ikasle berriaren etorrera iragarriko die.
- Ikasle berria ikastetxera sartzen den egunean, klasea hasi baino hamar minutu arinago bere gurasoekin batera egon beharko da. HIPIak tutorearekin batera ongi etorria eman eta gurasoak eta umea klasera eraman ditzaten.
HARRERA EGITEKO EKINTZAK
Tutoreak HIPIaren laguntzaz iritsi berria beste ikasle eta irakasleei aurkezteko eta ikastetxearen instalazioak erakusteko ardura dute. Bere izenez aurkeztu behar dute. Izena jakin eta behar den bezala ahostatzeko ahalegin berezia egin behar da, eta transkripzio egokia erabiliz idatzi.
Antolatuko diren ekintzak:
- Bakoitzaren herria mapan kokatzea, hiriburua esatea eta ezaugarri garrantzitsu batzuk aipatzea.
- Etorkinaren hizkuntzako hitzei buruzko galderak egitea.
- Norberari buruzko datuekin eta argazkiarekin osatutako fitxa bat egitea, ikaskide guztiekin liburu bat egiteko etxera eraman ahal izateko. (aurkezpen fitxa)
- “Lagun berria” aukeratzea ikasle berriari laguntza emateko eta taldean sartzen errazteko.
- Eskolatik ibilaldia egitea, eskolako gelak ezagutzeko, Hipiarekin zein beste ikasleekin.
- Bere lurraldetik etorritako beste ikasleekin harremanetan jarri, hauek aurkeztu eta haiekin hitz egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario